XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

KRISTIÑAU IKASBIDEKO UMIEN SARIKETAK

Lendik esanda daukagu aurten Bermeo'n eta Gipuzkoa'ko beste erri baten egingo doguzala umien jai eder onek.

Orain arte urtean bat baño ez dogu egin, aurten bi izango dira; bata Bermeo'n eta bestea Arrasate'n.

Arrasatetarrak aspaldi onetan eske daukaguz eta ez dogu geyago atzeratu gura euren gurari zuzenak betetia.

Uste dogu euskaldun Kristotarrak eskua luzatuko dauskuela jai bi oneik biar dan anditasunaz egiteko, zabalduta daukagun arpidea gizenduaz.

Bermeoko yaya Irallean izango da-ta, geroago ipiñiko doguz bere baldintzak.

Arrasatekoa Garagarrillaren (Uztaillaren) emeretzian egingo da era onetan:

Jai onetara dei egiten yake Arrasate inguruetako erri ta auzunai, batez bere Udala, Uribarri; Gesalibar, (Santa Ageda), Bedoña, Arretxabaleta ta Eskoriaza'ko erri ta auzunai.

Amabost egun lenago joango dira Jaungoiko Zale'ko artezkari bi umeak aztertzera.

Kristau-Ikasbideko iru malletan aztertuak izango dira.

Lenen mallan, amar urtetik berakoak bakarrik izango dira sarigarri.

Beste bi malletan edozenbat urtekoak.

Asterketa onetan txapeldun gelditzen diranak, jai egunean.

Meza nagosi ondoren, jokalu bearko dabe, nor geyago izan, bakoitzari dagokion Kristau-Ikasbide mallan.

Burruka onetan nagosi ateratzen diranak, sari bereziak izango ditue.

Agertzen diran ume gustiai emongo yake zerbait.

JAI-EGUNERAKO EGITARAUA

GOIZEAN 9 ?'tan batuko dira erriko ta erbesteko ume gustiak Parrokian, Prantzisko deunaren eleizara abesten joateko.

10'tan Meza Nagosia, Cum jubilo, umeak abestuta.

Itzaldia, Ibargutxi'tar Jon Gurutz, Eibar'ko yaupari argiak.

11'tan, Eleizan bertan, azterketan txapeldun gelditu ziran umien burrukaldia.

ARRATSALDEAN 3'tan, Agurtza, Jauna agirian dala.

3 ?'tan, umien itzalditxo ta alkar-isketak.

4'fan, umien kristau-azikerari buruz, itzeikizuna kistar lau batek.

4 ?'n, sari-banatzea.

ERRIETATIK

Ajengiz'ko jaijak.

Jesus'en igokunde egunian elizkizun ederra egin zan.

Udaleko gizon gustiak euren aulkijan egozan, eta txadona gizon eta emakumaz beterik.

Esataldia, Poruko bakartetxean nagosi danak egin eban euzkera leun, politto atondu ta edonok aditutekoan.

Erakutsi Jesusen kurutzia eroan biar genduela zerura joan gura badogu.

Abeslariak bere jaupa ederto abestu eben.

Atzaldian Artiako tuntunak ekin eutsan eta gastiak dantza garbian ekin eutsen eta bardin bijamonian.

Aremaitekoaz amaitu zan egun bietan tuntuna, emen beti oitu dan lez:

Betikoa.

Etxeko gora-berak

Urteroko Batzar nagusia.

>Araudiak agintzen dauan lez, datorren Garagarrilla'ren (Urtaillaren) 1'go egunian emen Zornotza'n, goizeko amarretan, egingo dan batzar nagusira dei-egiten dautsegu bazkide gustiai.

Gusti-gustiok etortea gura genduke, gustion laguntasuna biar dau ba euskeriak burua jasoteko, ta gustioi eskatzen dautzuegu zeuen eretxi ta asmo-gayak idatzita ekarri daizuezala batzarrak aztertu ta erabagi dagizan.

Ta gustia izan beite euskera bidez euskaldunak kistar-bizitzan aurreratuteko.

Zor-artuenak garbitu.

Iruillabete bakotxean zor-artuenak ordaindu ta garbiduriak egitia oso ona da, kontuak garbi eroateko; augaitik ba alegindu beitez gure bezeruak eta bazkideak il onen barruan ordainketak egiteko.

Batzarrera etorrita egin leikie guztia batera.

Irarkolako obligaziñoen jabe diranak be orduantxe jaso leikie, gura badabe, emon eben dirua.

Kristiñau-ikasbide egunerako arpidea.

LENGOA 266 lko.

Oyarzabal'tar Martin apaizak 10

Uriarte'tar Eustakio 5

Larrañaga'tar joseba D. 15

Bidasolo'tar Gergori 5

Bazkiderik zarrenak 25

OÑARTEKOAK 326

II diran gure aizkidiak.

Almansa'n il da Bustintza'tar Pantzeske anderea, Kirikiño euskal-idazleen aita ta irakasle zanaren arrebea.

Oso euskalzalea zan, bere nebea lez.

Bilbo'ko eri-etxean Zugazaga'tar Julen, gure bazkide ta aizkide kutuna dan Jon, Algorri idazlearen aita zana.

Elantxobe'n Abartua'tar Andoni gure lenengotariko bazkidea.

Eibar'en Aldatzeko lekaimetxean Barrena'tar Miren Javier lekaimia, gure bazkide Barrena'tar Polikarpo jaunaren arrebea.

Soraluze'n Larrañaga'tar Zakari jauna, bazkide ta lagun ona dogun Polikarpo apaiz oso ezagunen aita zana.

Euron senideai atsekabean lagun gayakez eta ildakoen aldez otoi bana egin irakurle gustiok.

G.B.